XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(46') Goizean, etorri da; baina arratsaldean, ez

Perpausek bestelako galdegaiak dituztenean, ordea, eta, hortaz, perpausaren baietza eta ezetza galdegai horien gainean eraikiak daudenean eta haiei dagozkienean, bestelako egitura batzuk sortzen dira eta aurkaritza-mota desberdin bat gauzatzen.

Elkarketaren lehen perpausa baiezkoa baldin bada, honako egitura hau sortzen da: (52) Goizean etorri da, ez arratsaldean

Ikusten denez, goizean eta arratsaldean dira perpaus horietan kontrastatzen diren galdegaiak, ez baietza eta ezetza bera.

Horregatik, goiko (46)n ez bezala, hemen ezin da goizean eta etorri da osagaien artean etenik egin eta, bestetik, ez partikula galdegaiaren aurrean doa (ez arratsaldean).

Elkarketaren lehen perpausa ezezkoa denean, berriz, honako beste egitura hau sortzen da: (53) Ez da arratsaldean etorri, goizean baizik

Arratsaldean eta goizean dira hor ere galdegaiak eta ezetza, aurrean doalarik, arratsaldean galdegaiari dagokio (etorri dela bai, baina ez arratsaldean esan nahi du elkarketaren lehen perpausak).

Eta egitura horixe da, hain zuzen, ondoko atalean aztertuko dugun baizik- motako aurkaritza sortzen duena.

2.4. Baina juntagailuak hartzen duen lekua

Orain arte emandako adibide guztietan juntagaien artean kokatua ikusi dugu baina juntagailua.

Eta horixe du, hain zuzen, lekurik ohikoena eta nagusia euskalki guztietan: juntagaien artekoa.

Gramatikariek esan izan dute, Hegoaldean eta batez ere Hegoaldeko mendebalean bigarren perpausaren barruan eta azkenean ere erabiltzen dela inoiz juntagailu hori.

Honelakoetan, ordea, badirudi lokailu zeregina betetzen duela.

Hona zenbait adibide:

(54) Ni neu bakarrik, zuzenduten naz bere obira, neur bakarrik, gogotik etxat aldenduten; nik neuk errezau egiñagatik bere alboan, ai! arek baña, berbarik ez deust eranzuten. (F. Arrese Beitia, Ama euskeriaren liburu kantaria, 173 )